XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Macadam berotuaren usain lehor dardaratiaz
beztitzen hintzen.

euriz hantu biolin saminen musika kiretsaz
ametsetan hindabilan
irlandako lore ubela eskuan.

igandea pasatzen huen ostatu zokoetan gozo
guiness karioak irensten
aldamenean norbaiten behar gorria sumatzen
eguzkipean kuskandel
irlandako lore ubela eskuan.

udaberriko herdoilak ausiki aditzak buruan
gerla zelai zimurtu
bihurtu bizitza herrestaren ondarkin latzak
kontenplatzen hituen
irlandako lore ubela eskuan.

erran huen ahapez ezkaratzeko sumurretako
egur eztian kabitu dira
hegoko ondartzetarik itzuli ainara laztanak
hi ere larrazkenean etxerako?
irlandako lore ubela eskuan.

ahantzi dituzkeen tren madarikatuen ardatzen
azantz metalikoak
eta minutu laburxko batez uros senditu haiz
baina zer dakin hik zorionaz?
irlandako lore ubela eskuan.

irlandako lore ubela eskuan...